XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Simon Kananearra zeritzan.

Pedro Deuna ere Simon bai zeritzan Jaunak eman zion izenez deitu zan arte; eta gero ere biak batean geienean erabilli oi zitun Simon Pedro.

Onengandik bereizteko, beraz, gaurkoari Simon Kananearra esan oi zitzaion.

Judari berriz (Iskariotegandik bereizteko edo), Tadeo izengoitiz deitu izan zaio.

Au San Joseren eta Andre Mariren illoba zan, eta Jesus'en lengusu.

Onek Idazteuneko Itun Berriko eskutitz edo epistola bat idatzi zun.

Katolikoak esaten zaien eskutitz oietako bat.

Katoliko izen ori idatzi oiek zergatik dute?

Mundu guzirako idatzita daudelako.

Ara, Paulo Deunak idatzitakoak asko dira, baña karta oiek beren izenak dituzte: Batek Erromaterrei idatzitakoa; besteak, Eberterrei idatzitakoa; bik, Korintitarrei idatzitakoak; besteak, Titori, eta Pilemoni, eta Titori idatzitakoak... eta abar.

Bakoitza zeñi egiña zan, aretxen izenakin ezagutzen dira.

Juda'ren karta, ordea, San Juanen biak bezelaxe Eliza osoari, edo beintzat iñor izentatuta gabe idatzitakoak dira: orregatik guztientzako idatziak, au da, katoliko-eskutitzak deitzen zaie.

Apostolu santu au, San Jeronimok dionez.

Mesopotamira bere apostolu-lanetan jun zan; Simon berriz Ejiptora; gero biok Persian alkartu ziran.

Or jende askoren artean Berri ona ereinda gero, jakinduriz eta mirariz agurgarriak, azkenik, Jesus'en izena martiritza aintzagarriz zabaldu zuten.

Biak gure alde otoi egin bezate!